Modulua - Ikertze Kultur Elkartea

UNRWA taldekoen saioaren ostean, Ikertze Kultur Elkartearekin izan ditugu bi saio. Hauek hezkuntza proiektuak sortzen dituzte, arteaz, zineaz eta filosofiaz baliatuz. 

Lehen saioarekin hasteko, UNRWAkoekin egindakoa hartu genuen oinarritzat; Palestinaren inguruan buruan gelditu zitzaizkigun hitz edo esaldiak orri zatietan  idatziz adibidez. Saioarekin jarraitzeko, bi taldetan banatu ginen. Batetik, zinema tailerra egingo zutenak, eta bestetik, arte tailerra. Zinema tailerrekoek irudiaren inguruko oinarri teoriko batzuk jaso ondoren, binaka jarri eta bost segunduko bideo bat sortu behar izan zuten, stop motion teknika baliatuz eta protagonista “nakba” (palestinarren giltza) zelarik. Arte tailerrekoek, haurrei aniztasuna marrazki eta irudi ezberdinen bidez azaltzea zuten helburu, kontzeptua bera ulergarriagoa izateko. Horretarako, talde txikietan jarri eta bakoitzak itsasontzi moduko bat sortu zuen, barruan forma ezberdinetako pertsonaiekin, “aniztasunaren itsasontzia”. Buruan sortzen ditugun muga eta aurre-iritziak apurtu eta haurrei azaltzeko modu errezak eta ulergarriak sortuz.

   

           Ikertze kultur elkartekoekin egindako bigarren saioa hasteko, aurreko astean sortutako bideoak ikusi ditugu zine tailerrean. Ondoren, arte tailerrean sortu zituzten itsasontziak hartu eta bideo bat sortu dugu, hau ere stop motion teknika baliatuz, baina oraingoan, 10 segundukoa. Denbora soberan izan dugunez, beste bideo bat sortzeko eskatu digute Ikertzeko kideek, “Errefuxiatuen errealitatea anitza da” esaldia bideo batean bilakatuz. Bitartean, arte tailerrekoek, estereotipo hitza entzutean bakoitzari burura etorri zaion irudia marraztu behar izan dute, ondoren gaiaren inguruan solastu dutelarik. Behin hori eginda, bi taldeak elkartu eta tailer bakoitzean egindakoa partekatu dugu gainerako ikaskideekin. Saioekin amaitzeko, gure sentsazioez eta hobetzeko proposamenez aritu gara eta azken saio honetan sortutako bideoak ikusiz agurtu ditugu Ikertze eta UNRWA elkarteetako kideak.

       

Saio hauek oso interesgarriak eta dibertigarriak izan dira, aniztasunaren gaiari beste buelta bat eman diogu eta garrantzitsuena, gure etorkizunean umeekin lantzeko beste modu bat ikasi dugu. Oso modu aktiboan jaso dugu hitzaldia eta modu honetan, errazago barneratu ditugu ideia garrantzitsu eta baliagarrienak. Zinema tailerrean gainera, bideoak sortzeko modu berri bat ezagutu dugu, stop motion teknika baliatuz. Hori dela eta, gure haurrekin gai desberdinak modu aktibo eta dibertigarriago batean lantzeko baliabide berri baten inguruan formatzeko balio izan digu. 

Comentarios